es | eu

Diseinua eta Maketazioa

Zure liburuak, aldizkariak, katalogoak, txostenak… maketatu eta diseinatzen ditugu, bai paperean argitaratzeko, baita euskarri digitalean ere.

Honako lan hauetan gaude espezializatuta:

  • Katalogoak/E-katalogoak.
  • Liburuak, aldizkariak eta e-book-ak.
  • E-Form-ak.
Katalogoak/E-katalogoak

Enpresa batek bere aktibitateen aurkezpena egiteko modurik onenetakoa da katalogo korporatibo on bat. Horrela, guk bi aukera aurkezten dizkiegu gure bezeroei, bere beharren arabera. Berehalako eragina beharrezkoa bada, paperezko katalogoa, diseinu erakargarriarekin. Bestalde, helmen handiko banaketa beharrezkoa bada, gure irtenbide digitala proposatzen dugu: e-katalogo dinamikoak, azken teknologietaz baliatuz, banaketa masiboa kostu minimoaz.

Argitalpenak eta e-book-ak

Zure enpresak liburu bat argitaratu behar du? Aldizkari bat paperean eta Internet bidez zabaldu nahi du? Hitz egin gurekin. Zerbitzu osoa eskainiko dizugu: materialak idatzi eta egituratu, edukiak moldatu hauen ulertzea errazteko, zenbakizko datuak interpretatu eta irudikatu, eta honen ostean, maketazioa proposamen bat egingo dizugu, diseinu eta irakurgarritasun irizpideak jarraituaz.

Gainera euskarri desberdinetan argitaratzeko aukera emango dizuegu: papera, web gunea, Cd-roma, DVDa, mini-cda…

E-Form-ak

Galdera-sorta eta formularioak formatu desberdinetan argitaratzen ditugu, edozein euskarritan (Internet, Cd-rom…) bete ahal izateko. Formulario hauek jatorrizkoaren itxura eta tipografia bera gordetzen dute, hala nahi izan ezkero. Zein abantaila dituzte e-formulario hauek?

Kostuen murrizketa.

Formulario bakar bat nahikoa da bete behar duten pertsona guztientzat.

Banaketa azkarra.

Cd-romean, DVDan,e-mailean, Interneten argitaratu eta zuk nahi dituzun guztiek bete ahal izango dute.

Fidagarriagoak dira.

Eskuz betetako formularioa, database batetara igarotzeko langileen lana beharrezkoa da edo bestela OCR/ICR prozesu konplexuak. Prozesu hauek, bai eskuzkoak, bai makina bidezkoak, ez dute %100eko fidagarritasuna izaten.

Gainera formularioetatik ateratako informazio guztia gorderik mantenduko duzu eta edozein momentutan berriro begiratu ahal izango duzu, galdera bakoitzeko estatistikak eginez, grafikatuz, …

Dokumentuen digitalizazioa eta irudia: 677 453 123
Multimedia eta Internet: 607 556 920
lapitz (a bildua) lapitz.com