Zer eskeintzen dugu?
Lapitz digitala-n zure papereko liburuekin eta fitxategi digitalekin (.doc, .odt .pdf, InDesign, QuarkXPress...) e-bookak egiten ditugu. Azkeneko fitxategia nahi duzun formatuan emango dizugu: epub, fb2, mobi, lit, lrf...
Zer da ePub formatua?
ePub (electronic publication) liburu elektroniko (e-book) bat sortzeko formatu estandarra da.
Formatu irekia da eta bere ezaugarri nagusia plataformen arteko bertsatilitatea da. Egitura malgua da dauka eta ondo egokitzen denez edozein gailutan irakur daiteke.
Formatuaren ezaugarriak.
Formatua kode irekiko hiru estandarretan oinarritutako XML bat da: Open Publication Structure (OPS), Open Packaging Format (OPF) eta Open Container Format (OCF). ePub formatuarekin antikopiarako DRMa (egile eskubideak kudeatzeko sistema - Digital Rights Management) erabil daiteke.